Herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen bigarren deialdia

Osteguna, 2012ko ekainaren 7a

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza sustatzeko diru laguntzak eskatzeko bigarren aukera eskaini die Gipuzkoako udalerriei.

Lehengo deialdian bezala, diru laguntza hauek bi helburu dituzte: lehenik, Gipuzkoako udalerrietan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea; bigarrenik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea. 2012. urteko azken deialdia izango da.

Hona hemen deialdiaren zenbait datu:

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunean.

EMUNen parte hartzea bizi dugu eta horretan sinesten dugu. Gure metodologiaren ardatza da, eta hori dela eta, kultur garapenerako egitasmoak  herritar, sortzaile eta  eragile desberdinekin landu eta aurrera eramaten ditugu.

Kulturako edozein arlotan, transmisioan, eragileen saretzean, herriaren garapenean… sakondu eta hausnartu nahi baduzu, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da.  Kulturagararen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Erantzunak

  1. epa!
    guk egitasm,o bat badugu auzo lanean egiteko, herri baratzak . Udalak materiala ipintzeko asmoa du eta esku lana herritarrek auzo lanean egin beharko dute. adibidez proiektu honek beteko lituzke baldintzak diru laguntza hau lortzeko?eskerrik asko

Erantzun