Igartza monumentu multzoa: iragana, oraina eta etorkizuna lotuz

Ostirala, 2012ko urriaren 26a

 

Beasaingo Igartza monumentu multzoaren erabilerarako oinarriak definitzeko maiatzean eta ekainean hainbat eragilerekin parte-hartze prozesua egin zela aipatu genuen Kulturagarako berri batean. Oraingo honetan EMUNen laguntzarekin egindako prozesuaren emaitzen berri ematera gatoz.

 

Igartzak bere osotasunean garapena izan dezan eta Beasainen bere isla izan dezan, bertan burutuko diren ekintzek eta jarduerek oinarrian balio edota printzipio batzuk izan behar dituzte, balio horiek izango baitira Igartzari bere nortasuna emango diotenak. Beraz, parte hartzaileen ekarpenekin lau printzipio nagusi definitu dira, era laburrean ekarri ditugunak hona:

  • Igartza, berezko ezaugarriei eta herriari lotua. Igartzak eta Beasainek berezi eta desberdin egiten dituzten ezaugarriei lotua.
  • Igartza berritzailea.
  • Igartza irekia eta integratzailea.
  • Igartza, herriarekiko gertukoa.

Oinarrian balio horiek egonik, bost lan ildo martxan jartzea adostu dute:

  1. Komunikazioa eta promozioa. Herrira nahiz kanpora begirako komunikazioa.
  2. Berezko ezaugarrien sustapena eta transmisioa.
  3. Herriko jarduerak. Herriko jarduerei  era antolatuan bere tokia egitea.
  4. Jarduera ekonomikoa. Plangintza egoki baten bidez, diru sarrerak ekarriko dituzten jarduerak egitea: kongresuak, produktuen salmenta…
  5. Kudeaketa eta mantenua.

Bost lan ildo horiek hainbat ekintza dituzte bere baitan, guztira 21. Horregatik prozesuan parte hartu duten eragileek Udala nondik has daitekeen proposatu dute, 8 ekintza edota proiektu lehenetsiz:

  • Epe ertain/luzera begirako plangintza sortu.
  • Lan Batzorde iraunkorra sortu.
  • Berezko ezaugarriak bultzatzeko jarduerak antolatu.
  • Kultur jarduerak, ekintzak eta sormena bideratu.
  • Herritarrekiko komunikazioa planifikatu.
  • Igartzaren plan turistikoa idatzi.
  • Euskal Herriko eta Goierriko beste gune interesgarriekin harremanak landu.
  • Turismoa jasotzeko prestatu.

Kulturagaratik martxan jartzeko animuak ematea besterik ez zaigu geratzen. Segi horrelaxe!

 

Erantzun