Iruñeko Kulturaren Plan Estrategikoa bertan behera gelditu da

Asteazkena, 2012ko martxoaren 21a

 

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Iruñeko Kulturaren Plan Estrategikoaren diseinua, adjudikaziodun enpresak epeak ez dituela errespetatu argudiatuz. Kulturagaran aurreko artikulu batean esan genuen bezala, diseinu horren lehen faseari zegokion Iruñeko bizitasun kulturalaren diagnostikoa egina zegoen, eta interneten bere aurrerapen bat argitaratua. Hain justu diagnostiko horren ondorioen aurkezpenean eman zuten albistea, otsailaren 27an.

Momentuz bertan behera geratuko omen da planaren diseinua eta ez omen dute beste enpresarik kontratatutako. Dena den, lanean jarraitzeko asmoa agertu dute eta horretarako Kultur Mahaia sortzeko proposamena egin. Udalak dioenez ez da ordezkari politikorik egongo mahai horretan, eragile kulturalen eta herritarren ordezkariek osatuko luketelako. Hain justu azpiegituren eta kultura jardueren erabiltzaileek eta adituek osatuko omen lukete. Diagnostikoan antzemandako hobetzekoak lantzeko helburua izango du Kultur Mahai horrek.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Erantzun