Parte hartzea kulturan eta planetan

Asteazkena, 2012ko martxoaren 14a

 

Kulturak herriaren interes eta beharrak ase behar ditu eta edozein esku-hartze parte hartzean oinarritzeak horretarako bideak jartzen lagunduko digu. Kultur eragile guztiak aktibo mantentzea komeni da, hau da, kulturaren kudeaketan zerikusia duten eragile guztien parte hartzea aktibatu behar da. Beti ere, sortzaileari sormenerako askatasuna oztopatu gabe. Gauzak horrela, hiru figura izan beharko ditugu kontuan:

  • Sortzailea: inork ez badu ekarpenik egiten panorama kulturalera, nekez sortuko da ezer berririk, eta zail mantenduko da zaharra. Sortzaileak nahitaez behar ditugu eta edozein plangintzak aurreikusi beharko luke horiek nola aktibatu.
  • Hartzailea: ikus-entzule hutsa baino gehiago izan behar du hartzaileak. Sortzailearen lanarekiko kritiko izaten, babesten, gozatzen… jakin behar du. Norbanakoak, kulturan duen parte hartzearen bidez, bere heziketa eta garapenean aurrera egiteaz gain, herri eta gizartearen garapenean eragiten du.
  • Bideratzailea: sortzailearen eta hartzailearen artean zubiak eraikiko dituenari buruz hitz egiten ari gara. Hauek aktibatzea ezinbestekoa da. Jaiak, kultur asteak, aretoak, museoak… kudeatzen dituztenek garrantzia berezia dute edozein lekutara kultura eramaterakoan.

Erantzun