Kultura eta sormena, hazkundearen motor

Asteazkena, 2012ko uztailaren 18a

 

Valentziako Unibertsitateko Kulturaren eta Turismoaren Ekonomia Ikertzeko Unitateak ikerketa egin du. La cultura como factor de innovación económica y social” izeneko txostena osatu du eta bertan adierazten duenez, kultura eta sormena hazkundearen motorrak dira.

Lan horretan kultura eta beste sektore sozioekonomiko batzuen arteko harremana aztertzen da. Ateratako ondorioen arabera, kultura eta sormen jarduera dira Europako eskualdeen aberastasuna azaltzeko aldagai garrantzitsuetako batzuk, sektoreak Europar Batasuneko BPGari %6,5eko ekarpena egiten baitio.

Beraz, azterketak erakusten du jarduera sortzaileak motor ekonomikoa direla, baina baita paper eraldatzaile garrantzitsua dutela ere, alde batetik I+G bultzatzen dutelako eta bestetik euren berrikuntzak azkar eramaten dituztelako beste sektore ekonomiko eta sozialetara. Azpimarratzekoa da, baita ere, auto-finantzaketa dela sektorearen diru iturri nagusia eta diru laguntza publikoak eta pribatuak, berriz, bigarren mailakoak direla.

Bukatzeko honako hau aipatzen dute: “Aldaketa globalez jositako une honetan gutxi dira Europaren lehiakortasun aukerak, eta dauden apurrak sormenarekin, berrikuntzarekin eta talentuarekin lotutako jardueren ingurukoak dira”.

Erantzun