Azaroaren 10ean IVAPek Donostian duen egoitzan Berrikuntza kulturan izeneko ikastaroa eman zuen Emuneko Uxune Alustizak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programako formazio eskaintzaren parte izan zen, eta Gipuzkoako hainbat udaletako 16 kultur teknikari, laguntzaile eta dinamizatzaile bertaratu ziren.

Kultur kudeaketa eta gure eguneroko jarduna berritzeko prozesua, baliabideak eta teknikak landu genituen modu praktiko batean, eta kulturgintzan etorriko diren eta dagoeneko hemen dauden joeren errepasoa egin genuen.

Berrikuntza prozesuaren faseak

Berrikuntza prozesuaren faseak

Irakurtzen jarraitu...

ZincShower

Aurtengo udaberrirako ere Zinc shower ekimenak 4 eguneko topaketa antolatu du. Aurten tokiz aldatu dira eta COAMen izango da (Colegio Oficial de Arquitectos De Madrid) maiatzaren 19an eta 20an. Urtez urte kopurutan eta kalitatean hazten ari den ekimena da. 200 erakuslek aurkeztu zituzten euren proiektuak iaz, 500 hizlari izan ziren eta 10.000 lagun bisitari.

Irakurtzen jarraitu...

KARRASKANek antolatuta, “Euskadiko kultura berrikuntza ekosistema: oraina eta etorkizunak” jardunaldia izan zen atzo, abenduak 15, Donostiako Tabakaleran, eta EMUNeko kideak ere bertan izan  ginen.

Egun osoko topaketa izan zen, agenda estuarekin. Goizean hainbat esperientziaren berri izan genuen kultur sortzaile eta eragileen eskutik eta zenbait administraziotako ordezkarien eskutik. Batzuk aipatzeko, han izan genituen Roberto Gomez de la Iglesia (Conexiones Improbables), Ane Rodriguez (Tabakalera), Jose Luis Ibarzabal (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritza), Lucia Grana (BEAZ eta Bizkaia Sortzailea), Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapena), Ismene Tapia (Irungo Udala), etab.

(Karraskan proiektuaren aurkezpena, @ColaBoraBora-k ateratako argazkian)

Irakurtzen jarraitu...

sormena eta berrikuntza

Etengabe aldatzen ari den garai honetan, gizartearen eta merkatuaren beharrak ere uneoro aldatzen ari dira. Egiten duguna berritu, bide berriak asmatu eta sortzeko beharra dago.

Ariketa konplexua izan arren, bide horretan urratsak ematen laguntzen duten ekimenak aipatzera gatoz.

Ondorengo bi ekimenen baitan guztira 17 proiektu landu dira:

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturaren balioa jardunaldia egingo dute urriaren 4an, ZAWP Bilbaok Zorrotzaurren duen pabilioian. Sormen Lantegiei buruzko III Jardunaldia eta Enplegu eta sormen eta kultura industrien II jardunaldia hartuko ditu bere baitan egunak, 9:00etatik 18:45ak arte. Jardunaldiak gaur egungo kulturaren egoera eta etorkizuneko ikuspegia modu erreflexibo eta pragmatiko batean landu nahi ditu. Gure gizartean kulturak duen balioa aztertu nahi da eta era berean baita etorkizunera begira dituen aukerak ere.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Les Rencontres kulturaren aldeko Europako lurralde eta hirien elkarteak argitaratu du liburu zuri hau. Elkarte horren kideen, hau da, Europako lurralde horietako lider politikoen eta kultur arloko profesionalen hausnarketak eta proposamenak aurki ditzakegu bertan. 2004an atera zen liburu berdearen jarraipena dela diote egileek.  Lanaren helburua gaur egungo egoerari erantzutea da, baina era berean etorkizunerako tresna izan nahi duela azpimarratu dute. 10 artikuluz osatutako liburua da, besteak beste gai hauen ingurukoak direnak: kultur aniztasuna, kultur trukea eta mugaz gaindiko lankidetza, kultura eta garapena, eta deszentralizazioa. Praktika onez osatutako atal handi bat ere erantsi dute.

Irakurtzen jarraitu...