Bost hilabete pasatu dira Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren lanketa hasi zenetik. Talde motorra sortu, diagnostikoa prestatu, kultur eragileekin egindako saioak… bost hilabetetan hamaika jarduera.

Jarduera horietako bat, maiatzaren 9an egin zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean: jardunaldi irekia. Kultur politikak eta kultur eragileekin elkarlana gai nagusi gisa hartuta, jardunaldiaren helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izan zen, planaren diseinurako baliagarriak izango direnak. Izan ere, jardunaldia diagnostiko fasetik diseinu fasera igarotzeko zubia izan zen, datozen hilabeteetan planaren diseinua egiteko saio irekiak egingo baitituzte Emunen laguntzarekin.

Irakurtzen jarraitu...

Azaroaren 10ean IVAPek Donostian duen egoitzan Berrikuntza kulturan izeneko ikastaroa eman zuen Emuneko Uxune Alustizak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programako formazio eskaintzaren parte izan zen, eta Gipuzkoako hainbat udaletako 16 kultur teknikari, laguntzaile eta dinamizatzaile bertaratu ziren.

Kultur kudeaketa eta gure eguneroko jarduna berritzeko prozesua, baliabideak eta teknikak landu genituen modu praktiko batean, eta kulturgintzan etorriko diren eta dagoeneko hemen dauden joeren errepasoa egin genuen.

Berrikuntza prozesuaren faseak

Berrikuntza prozesuaren faseak

Irakurtzen jarraitu...

Kultura Saretzen programak urriaren 19an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Beasaingo Igartza monumentu multzoan. 50 lagun inguru elkartu ginen eraikin paregabean, urtero bezala programaren nondik norakoak ezagutu eta elkarrekin iritziak eta ekarpenak partekatzeko.

Kultura Saretzen Batzar Orokorra

Irakurtzen jarraitu...

IMG_20160727_165743Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura saretzen programaren barnean, Uxune Alustiza EMUNeko aholkulariak ikastaroa eman berri du uztailaren 15ean Zarautzen. Publikoen garapen integrala: estrategiak eta praktika onak izeneko ikastaroan Gipuzkoako 23 kultur teknikarik eta museotako langilek parte hartu dute, eta helburua izan da publiko desberdinak identifikatzen ikastea eta bakoitzaren garapenerako estrategiak aztertzea.

Irakurtzen jarraitu...

Datorren irailaren hasieran, 5etik 7ra, ikastaro interesgarri bat izango da Iruñean, Condestable jauregian. Nafarroako Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat izango da eta Emuneko kideok parte hartuko dugu emaile gisa. Izen-ematea irekita dago ikastaroen web gunean bertan.

Condestable

Irakurtzen jarraitu...

KARRASKANek antolatuta, “Euskadiko kultura berrikuntza ekosistema: oraina eta etorkizunak” jardunaldia izan zen atzo, abenduak 15, Donostiako Tabakaleran, eta EMUNeko kideak ere bertan izan  ginen.

Egun osoko topaketa izan zen, agenda estuarekin. Goizean hainbat esperientziaren berri izan genuen kultur sortzaile eta eragileen eskutik eta zenbait administraziotako ordezkarien eskutik. Batzuk aipatzeko, han izan genituen Roberto Gomez de la Iglesia (Conexiones Improbables), Ane Rodriguez (Tabakalera), Jose Luis Ibarzabal (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritza), Lucia Grana (BEAZ eta Bizkaia Sortzailea), Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapena), Ismene Tapia (Irungo Udala), etab.

(Karraskan proiektuaren aurkezpena, @ColaBoraBora-k ateratako argazkian)

Irakurtzen jarraitu...

Elena LakaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura saretzen programaren barnean, Arrasateko Kultur ateko areto nagusian izan ginen azaroaren 12an Jabego intelektualaren inguruko formazio saioan. Gipuzkoako udaletako 20 teknikari inguru eta Emuneko aholkulariak izan ginen han.

Saioaren helburua zen sortzaileen jabego intelektualarekin nola jokatu behar dugun ikastea, eta beraz, idatzi, argazki, musika edo bestelako edozein sorkuntza pieza erabili behar dugunean egilearen eskubideak eta gure betebeharrak ezagutzea. Galdera eta zalantza ugari sortzen dituen gaia da eta saioaren ondoren haietako batzuk, behintzat, argiago ditugu.

Irakurtzen jarraitu...

2014ko udazkenean Durangaldeako euskarazko kultur programazioaren azterketan aholkulari ibili ginen Emuneko Kultura zerbitzuetakoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak eskatuta.

Azterketa horren helburua izan da identifikatzea zer aldagaik eragiten duen herritarrek euskarazko kultur eskaintzara bertaratzeko dituzten ohituretan. Emaitza EUSKARAZKO KULTUR ESKAINTZA: BERTARATZEKO OHITURETAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK txostena izan da eta Kulturaren Euskal Behatokiaren web gunean jasota dago.

Irakurtzen jarraitu...


Gaztemundu
Gaztemundu 2015 programa Euskal etxeetako gazteei zuzendutako programa da. 1996an jarri zen martxan eta geroztik urtero diasporako Euskal Etxeetako gazte talde bat etortzen da egonaldi bat egitera eta formakuntza jasotzera. Aurtengo formakuntza, kultur erakundeen kudeaketari buruzkoa izango dena, Emunek bideratuko du.

Irakurtzen jarraitu...