2014ko udazkenean Durangaldeako euskarazko kultur programazioaren azterketan aholkulari ibili ginen Emuneko Kultura zerbitzuetakoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak eskatuta.

Azterketa horren helburua izan da identifikatzea zer aldagaik eragiten duen herritarrek euskarazko kultur eskaintzara bertaratzeko dituzten ohituretan. Emaitza EUSKARAZKO KULTUR ESKAINTZA: BERTARATZEKO OHITURETAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK txostena izan da eta Kulturaren Euskal Behatokiaren web gunean jasota dago.

Irakurtzen jarraitu...

Ibai Iztueta pentsalariak galdera horren inguruan egindako saiakera bildu du ‘Cultura vasca vs. euskal kultura’ liburuan (Utriusque, 2015). Berria egunkarian maiatzaren 23an saiakera horren inguruko artikulua argitaratu zuten. Iztuetak hausnarketa merezi duten  hainbat gai jarri zituen mahai gainean:

«’Zein toki dauka hizkuntzak euskal kulturan?’. Zuk galdera hori egiten baduzu, aurreiritzi bat ezartzen duzu. Subordinatzen diozu hizkuntza identitateari. Horregatik, erantzunak mugatuak izango dira». Edo beste hau:  «Kontsidera dezagun aspektu bera galdetuz ea identitateak eta kulturak zein toki betetzen duten hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran, zeren hori da euskaldunok dugun arazo nagusia».

Irakurtzen jarraitu...

Urtarrilaren 29an Topaldian izan ginen Durangon. Egun osoko jardunaldia antolatu zuen euskaltzaleen topaguneak eta kontu aski interesgarriak entzun genituen.

Nahiko ezkor hasi zen goiza. Lorea Agirrek euskal kultura euskal hiztunengana iristeko arazoak ditugula esan zuen eta, ondoren Gotzon Barandiaranek Guk gEUre kulturaz egitasmoaren berri ematerakoan ez ditugula ziurtatuta ez irismena, ez transmisioa, ez hedadura. Parte-hartzeek eta Alberto Barandiaranek gidatutako mahai-inguruak aurrera egin ahala tonu gordin hori ekintzarako proposamen bihurtzen joan zen. Ez, ez gaude ondo, baina gure esku daude irtenbideak. Sortu dezagun, egin ditzagun euskal hiztunak partaide, transmititu dezagun, bil gaitezen… eta emaitzak iritsiko dira.

@IreneZarrab-ek Twitterren partekatua

Irakurtzen jarraitu...

2014an zehar Mondragon Unibertsitateko SORGUNEAK Ikertaldea eta Emun aholkularitza Gasteizko euskal kulturgintza aztertzen aritu ginen. Datozen asteetan aurkeztuko den ikerketaren nondik norakoak azalduko ditugu post honetan.

Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak egindako eskaeren arabera, Ikerketaren helburuak izan dira:

– Aztertzea Gasteizko bizitza kulturalean euskarak duen lekua.

– Ikertzea euskal komunitate linguistikoak hirian dituen behar kulturalak.

– Gasteizen arlo horretan ari diren administrazioekin eta eragileen ordezkaritza zabal batekin batera, Euskararen Kultur Mahaia osatzeko irizpide orokorrak proposatzea.

anggarfer erabiltzaileak CC baimenaz partekatua

‘anggarfer’ erabiltzaileak CC baimenaz partekatua

Irakurtzen jarraitu...

Berrikuntzak dakartza 2014ko urrian hasiko den Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioak. Batetik, saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean egingo diren saioetan.

Irakurtzen jarraitu...

Irailaren 10ean eta 12an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Gaur egun euskalgintzan ari garenontzat, baita EMUNentzat ere, euskararekiko motibazioa lantzea eta batik bat, metodologiak garatzea, lehentasunezkoa da. Horren inguruko topaketa izango da, hain justu, MOTI+BATU.

Hizkuntza da kulturaren eroale nagusia, gure kasuan euskara, eta gizakien arteko komunikazio tresna ez ezik, kosmobisioaren, ohituren, tradizioaren, aldaketen eta kulturen esperientziaren transmisiorako tresna da. Hortaz, edozein kulturarentzat bezala, euskal kulturarentzat ere ezinbestekoa da hizkuntzak bizirik jarraitzea.

motibatu-bannerra

Irakurtzen jarraitu...

Ekainaren 12an, bigarrenez, Durangon elkartu ginen kultura arloko sortzaile, kudeatzaile, eragile eta beste hainbat lagun, Emun tartean zela. Lantaldeetan banatu ginen, eta gu, Emunekook, Euskara eta kultura lantaldean aritu ginen. Hiru erronka nagusi agertu ziren gurean.

Guk geure kulturaz II.topaketaren irudia, Berria-tik hartua.

Irakurtzen jarraitu...

Hori da Emuneko bi lankidek Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gradu-ondokoa bukatzeko egin duten proiektuaren izena. Inguruan erabilerarik gabeko edo erabilera gutxiko espazioak ikusteak kezkatuta, eta krisi egoeran espazioa nola kudeatu eta zein jarduera antolatu ez dakitenak zeudela ikusita, proiektuari ekin zioten. Proiektua urtarrilerako bukatuta, espazio horiek euskal kultura sustatzeko erabili daitezkeela proposatu dute eta horretarako gomendio batzuk eman dituzte. 

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko sarreran Geuk gEUre Kulturaz topaketaren berri eman genuen, Emun ere bertan egongo zela esanez. Oraingoan topaketan bizi izandakoa ekarri dugu eta parte hartu genuen taldeetan gailendutako hausnarketak azaldu ditugu, besteak beste, euskal kulturaren norabidea eta lehentasunak zehazteko gune bat martxan jartzea.

Irakurtzen jarraitu...