Dagoeneko berriro martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saretzen programa. Helburua kultur sustapenean, artxiboetan, museoetan eta ondarean lanean ari direnei baliabideak ematea da eta haien artean lankidetzarako harreman sarea sendotzea.

Helburu horiek lortzeko 2013an programa diseinatu zuten Aldundiko eta aipatutako arloetako langileek eta arduradunek Emunen laguntzarekin. Horren berri eman genuen aurreko albiste batean. Aurten bi urtetarako plangintza jarri da martxan eta  honako eremuetan parte hartzeko aukera izango dute erabiltzaileek:

Irakurtzen jarraitu...

Iazko ekainean eman genizuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak udaberrian gauzatu zuen ekimenaren berri. Orduko hartan Gipuzkoako udalen eta Aldundiaren artean egon daitezkeen elkarlan eta saretze aukerak aztertu eta adostu ziren. Oraingoan udazkenean egin denaren berri ematera gatoz: saretze aukera horiek egitasmo bihurtu eta Aldundiak emango duen zerbitzua diseinatu eta martxan jarri da Emunen laguntzaz, besteak beste intraneta eta proiektuak egitea.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Iazko bideari jarraituz, aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak  herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du.  2013-2014 urteetan burutuko diren egitasmoak lagunduko dira.

Udal bakoitzak gehienez  bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Udal bat baino gehiagok osatutako taldeek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute.

Irakurtzen jarraitu...

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo bat jarri du martxan, Emunekin elkarlanean. Egitasmoaren helburu nagusia da udalen eta Aldundiaren artean egon daitezkeen elkarlan eta saretze aukerak aztertzea eta adostea. Horren diseinua egiteko hainbat saio egiten hasita gaude dagoeneko bai udalekin eta baita beste arlo batzuetako pertsonekin ere.

Irakurtzen jarraitu...

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza sustatzeko diru laguntzak eskatzeko bigarren aukera eskaini die Gipuzkoako udalerriei.

Lehengo deialdian bezala, diru laguntza hauek bi helburu dituzte: lehenik, Gipuzkoako udalerrietan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea; bigarrenik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea. 2012. urteko azken deialdia izango da.

Hona hemen deialdiaren zenbait datu:

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunean.

EMUNen parte hartzea bizi dugu eta horretan sinesten dugu. Gure metodologiaren ardatza da, eta hori dela eta, kultur garapenerako egitasmoak  herritar, sortzaile eta  eragile desberdinekin landu eta aurrera eramaten ditugu.

Kulturako edozein arlotan, transmisioan, eragileen saretzean, herriaren garapenean… sakondu eta hausnartu nahi baduzu, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da.  Kulturagararen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Irakurtzen jarraitu...