Azaroaren 10ean IVAPek Donostian duen egoitzan Berrikuntza kulturan izeneko ikastaroa eman zuen Emuneko Uxune Alustizak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programako formazio eskaintzaren parte izan zen, eta Gipuzkoako hainbat udaletako 16 kultur teknikari, laguntzaile eta dinamizatzaile bertaratu ziren.

Kultur kudeaketa eta gure eguneroko jarduna berritzeko prozesua, baliabideak eta teknikak landu genituen modu praktiko batean, eta kulturgintzan etorriko diren eta dagoeneko hemen dauden joeren errepasoa egin genuen.

Berrikuntza prozesuaren faseak

Berrikuntza prozesuaren faseak

Irakurtzen jarraitu...

Kultura Saretzen programak urriaren 19an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Beasaingo Igartza monumentu multzoan. 50 lagun inguru elkartu ginen eraikin paregabean, urtero bezala programaren nondik norakoak ezagutu eta elkarrekin iritziak eta ekarpenak partekatzeko.

Kultura Saretzen Batzar Orokorra

Irakurtzen jarraitu...

IMG_20160727_165743Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura saretzen programaren barnean, Uxune Alustiza EMUNeko aholkulariak ikastaroa eman berri du uztailaren 15ean Zarautzen. Publikoen garapen integrala: estrategiak eta praktika onak izeneko ikastaroan Gipuzkoako 23 kultur teknikarik eta museotako langilek parte hartu dute, eta helburua izan da publiko desberdinak identifikatzen ikastea eta bakoitzaren garapenerako estrategiak aztertzea.

Irakurtzen jarraitu...

Ekainaren 10ean IZFE enpresak Donostiako Miramon Parke Teknologikoan duen egoitzan elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 20 teknikari inguru, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Emuneko aholkulariak. Helburua sare sozialen inguruan ditugun esperientziak aurkeztea eta elkarrekin zalantzak eta ezagutza partekatzea izan zen.

SareSozialak-20150610

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 28an Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 20 teknikari inguru, Aldundiko teknikariak eta Emuneko aholkulariak. Helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programaren barnean udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan ondarearen zaintza eta zabalkundea nola egin ikastea zen.

20150428_113805

Irakurtzen jarraitu...

Otsailaren 24an Kalostran elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 40 teknikari inguru eta Emuneko aholkulariak. Helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programaren barnean udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan plangintzak nola egin ikastea zen.

Leire_Muxika_Kalostran

Irakurtzen jarraitu...

Gaur goizean, azaroaren 19an, Koldo Mitxelena kulturunean izan gara sare sozialen inguruko ikastaroan. Emunen aholkularitzaz Gipuzkoako Foru Aldundia gauzatzen ari den Kultura Saretzen programaren barnean Maite Goñik sare sozialak udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan zertarako erabili azaldu digu.

DSCN4547

Irakurtzen jarraitu...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saretzen programaren baitan, Gipuzkoako udaletako eta museoetako kultura teknikari eta dinamizatzaileek formazioa jaso zuten urriaren 1ean Unai Errea abokatuaren eskutik eta Emunen laguntzaz, Artelekuren egoitza berrian.

IMG_1018

Irakurtzen jarraitu...

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saretzen programaren baitan aurtengo lehen proiektua burutu du 13 laguneko lantalde batek, Emuneko aholkularien laguntzaz. Iaz ikusi zen edozein jarduera antolatzerakoan kontratazioetan, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eta ordainketak egitean zalantza eta kezka ugari sortzen zirela, eta hemendik aurrerako lana erraztu eta argitzeko asmoz gaia lantaldean landu da.

Irakurtzen jarraitu...

Joan den ostegunean, ekainaren 5ean, izan zen Irungo Gordailuan eta 70 lagun inguruk parte hartu zuten goiz guztiko saioan, hitzaldiak egiten, entzuten eta bisita gidatuan. Gipuzkoako udaletako kultur teknikariak, artxibozainak, museoetako kudeatzaileak eta ondare arlokoak izan ziren bertan. Goizaren kronika eta Jon Sarasuaren hitzaldiaren bideoa ekarri ditugu hona.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irakurtzen jarraitu...