Interaccióren webgunean 3 tresnari buruzko artikulu interesgarria irakurri dugu. Gaur egungo paradigmak erakunde kultural eta artistikoei gero eta ebaluazio xeheagoa eskatzen omen die antolatzen dituzten jaialdi eta bestelako ekitaldien eragina neurtzerako orduan.

Artikuluak ebaluazio hori egiten laguntzeko 3 tresnaren berri ematen du: hausnarketa eragiten duen irakurketa  proposamen bat, ebaluazio tresna oso bat eta gaur egungo ikuspegia zabaltzen duten hainbat proiektu.

Irakurtzen jarraitu...

Izenburu bereko artikulua irakurri genuen apiril erdialdean Interaccióren web gunean eta interesgarria iruditu zaigu hona ekartzea, kultura kudeaketak eta kultura politikek bizi duten egoeraren inguruko gaurkotasunezko hainbat gai aipatzen direlako.

train station

Irakurtzen jarraitu...

Bartzelonako Diputazioaren CERC erakundeak (Centre d’Estudis i Recursos Culturals) bultzatutako eta kudeatutako Interacció topaketarako espazioaren 2015eko edizioa martxan dago. Kultur kudeaketan dabiltzan hainbat erakunde eta norbanakok osatzen dute sarea, profil eta lanpostu ugaritakoak direnak.  Aurtengo gaia Kultura politika lokalak birpentsatzea izango da eta jardunaldia abenduaren 2, 3 eta 4an egingo da. Dagoeneko izena emateko aukera dago.

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturagaran apirilean eman genuen Bartzelonako Jornades Interacció jardunaldiaren berri. Maiatzean izan zen jardunaldi hori eta Emuneko kideok streaming bidez jarraitu genuen.

Oraingo honetan jardunaldiko zein material non aurkituko duzuen berri ematera gatoz: elkarrizketak, artikuluak, ponentziak, aurkezpenak… benetan interesgarriak eta erabilgarriak.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Bartzelonako Diputazioak, maiatzaren 8, 9 eta 10ean Jornades Interacció izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

Kultura gizartea definitzen eta egituratzen duen ondare publiko bezala hartu behar dugu eta, era berean, herritarroi ezagutza, identitatea eta kohesioa aitortzen digun ondare gisa. Horregatik, ondare hori elkartrukatzeko eta interakziorako gunea sortzea ezinbestekoa da.

Irakurtzen jarraitu...