Datorren apirilaren 6an eta 7an Zaragozako Harineran izango dira Como tramitar un unicormio jardunaldiak.

Kultura, maiz, eremu publikoko kudeaketaren logikatik kanpo geratzen dela diote antolatzaileek eta hainbat gairen aurrean kudeatzaileek asmatu behar izaten dutela nola jardun. Araudirik eta aurrekaririk gabe aritu behar izaten dute, demagun, herritarrak aldarrikatzen ari diren parte-hartzearen inguruan, edo espazio autogestionatuez.

Irakurtzen jarraitu...

Pasa den hilean Valladoliden izandako jardunaldi baten harira idatziko ditugu lerro batzuk. X Bienal de la Restauración y Gestión del Patrimonio, AR&PA azaroaren 13tik 15era izan zen eta Kultur ondarearen kudeaketan sare sozialek gaur egun duten eraginaz jardunaldi interesgarria egin zen.

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean, Kultur kudeaketaren III. Kongresuan elkartu ginen Atarrabiako Kultur Etxean eta Emunekoak ere han izan ginen.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak antolatutako Kongresu honetan 10 hizlarik parte hartu zuten ondorengo gai hauen bueltan aritzeko:

  • Kultur politikak eta herritarren partaidetza.
  • Parte hartu, elkarrekin lan egin, eraldatu.
  • Proiektuak eta esperientziak.

Hizlari bakoitzak bere azalpenak eman ondoren, mahai-inguruen bidez  galderak egin eta euren aipamenetan sakontzeko aukera egon zen.

Hemen bildu ditugu hizlari batzuek nabarmendutako zenbait ideia.NafarroakoIIIkongresua2016

Irakurtzen jarraitu...

Datorren maiatzaren 8an eta 9an Zinc Shower  ekimenaren hirugarren edizioa izango da Madrilen, Mataderon. Antolatzaileen hitzetan sormenezko eta lankidetzako ekonomiaren ekimen profesional handiena da eta kopuruei  erreparatu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Iazko edizioan 358 hizlari izan ziren eta 7.000 lagunetik gora bildu ziren.

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean, II. Kulturaren Konferentzian elkartu ginen ehun pertsonatik gora Iruñeko Baluarten eta Emunekoak ere han izan ginen.

Espainiar Estatuko Kultur Kudeatzaileen Federazioak antolatutako konferentzia honetan 12 hizlarik parte hartu zuten, ondorengo 5 gai hauen bueltan:

  • Krisi ekonomikoa, ongizate estatua eta gobernantza.
  • Gailentzen ari diren kultur politikak.
  • Kudeaketa ereduak: joerak eta aukerak.
  • Arteak eta kulturaren finantziazioa.
  • Kultur eskubideak eta parte hartze kulturala.

Irakurtzen jarraitu...

Urtarrilaren 29an Topaldian izan ginen Durangon. Egun osoko jardunaldia antolatu zuen euskaltzaleen topaguneak eta kontu aski interesgarriak entzun genituen.

Nahiko ezkor hasi zen goiza. Lorea Agirrek euskal kultura euskal hiztunengana iristeko arazoak ditugula esan zuen eta, ondoren Gotzon Barandiaranek Guk gEUre kulturaz egitasmoaren berri ematerakoan ez ditugula ziurtatuta ez irismena, ez transmisioa, ez hedadura. Parte-hartzeek eta Alberto Barandiaranek gidatutako mahai-inguruak aurrera egin ahala tonu gordin hori ekintzarako proposamen bihurtzen joan zen. Ez, ez gaude ondo, baina gure esku daude irtenbideak. Sortu dezagun, egin ditzagun euskal hiztunak partaide, transmititu dezagun, bil gaitezen… eta emaitzak iritsiko dira.

@IreneZarrab-ek Twitterren partekatua

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturagaran apirilean eman genuen Bartzelonako Jornades Interacció jardunaldiaren berri. Maiatzean izan zen jardunaldi hori eta Emuneko kideok streaming bidez jarraitu genuen.

Oraingo honetan jardunaldiko zein material non aurkituko duzuen berri ematera gatoz: elkarrizketak, artikuluak, ponentziak, aurkezpenak… benetan interesgarriak eta erabilgarriak.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturaren balioa jardunaldia egingo dute urriaren 4an, ZAWP Bilbaok Zorrotzaurren duen pabilioian. Sormen Lantegiei buruzko III Jardunaldia eta Enplegu eta sormen eta kultura industrien II jardunaldia hartuko ditu bere baitan egunak, 9:00etatik 18:45ak arte. Jardunaldiak gaur egungo kulturaren egoera eta etorkizuneko ikuspegia modu erreflexibo eta pragmatiko batean landu nahi ditu. Gure gizartean kulturak duen balioa aztertu nahi da eta era berean baita etorkizunera begira dituen aukerak ere.

 

Irakurtzen jarraitu...