Aurreko astean, II. Kulturaren Konferentzian elkartu ginen ehun pertsonatik gora Iruñeko Baluarten eta Emunekoak ere han izan ginen.

Espainiar Estatuko Kultur Kudeatzaileen Federazioak antolatutako konferentzia honetan 12 hizlarik parte hartu zuten, ondorengo 5 gai hauen bueltan:

  • Krisi ekonomikoa, ongizate estatua eta gobernantza.
  • Gailentzen ari diren kultur politikak.
  • Kudeaketa ereduak: joerak eta aukerak.
  • Arteak eta kulturaren finantziazioa.
  • Kultur eskubideak eta parte hartze kulturala.

Irakurtzen jarraitu...

 

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (APGCNA) prentsa oharra argitaratu du Espainiako gobernuak kultur produktuei ezarri nahi dien BEZ igoera salatzeko. %8 izatetik %21 izatera pasako da, Europako gainerako estatuen artean handiena izango dena.

Irakurtzen jarraitu...

 

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua antolatu zuen 2011ko azaroaren 22 eta 23an. Bertako hitzaldiak eta ondorioak elkartearen web orrian zintzilikatu ditu eta guztiak artikulu honetara ekarri nahi izan ditugu.

Era berean adierazi du 2012ko azaroaren 20rako topaketa profesionalak antolatu dituela: “GESTIONAR CULTURA 2012”. Izan ere, kultur kudeaketako joeren eta esperientzien elkartruke eta azterketa foro bat sortu du, kultura kudeatzaileen ezagutzak eguneratzeko eta eskumen berriak bereganatzeko helburuarekin.

Irakurtzen jarraitu...

 

CulturalBox bideoteka birtuala kudeaketa eta politika kulturalaren inguruan hausnartzeko interneteko ataria da. Mila erreferentziatik gora bildu ditu dagoeneko bere biltegian, eta erabiltzaileoi bideo formatuan eskaintzen dizkigu. Sektoreka, bideo motaren arabera eta kultura-kudeaketaren arloen arabera bideoak bilatzeko aukera ematen digun bilatzaile bat du.

Programa de Gestió Cultural de la Universitat de Barcelona-ren baitan sortutako proiektua da, eta bertako Bosch i Gimpera Fundazioak kudeatzen du. Katalanez, espainolez, ingelesez eta frantsesez jarri dute web gunea, eta bideoak lau hizkuntza horietako batean edo gehiagotan ikus ditzakegu.

Irakurtzen jarraitu...

.

“Associació de Professionals de la Gestió Cultural de Catalunya” elkarteak kultura-kudeaketako praktika onen bilduma osatu du eta gida batean jaso. PDF formatuan eskuratu dezakegu, katalanez (gaztelaniaz ere argitaratu dute). Elkarteko kideek egindako eskaerari erantzunez osatu dute 22 orrialdetako gida, eta kultura-kudeatzaileentzat erabilgarri izatea nahi dute. Horretarako kudeatzailearen lanean eragina duten hainbat alderdi landu dituzte, hala nola, konpetentziak, kalitatea, tresnak, propietate intelektuala, jardueren kudeaketa, kultura-politikak eta kolaborazioa, giza baliabideen eta ekonomikoen kudeaketa eta kontratuak.

Irakurtzen jarraitu...