Datorren irailaren hasieran, 5etik 7ra, ikastaro interesgarri bat izango da Iruñean, Condestable jauregian. Nafarroako Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat izango da eta Emuneko kideok parte hartuko dugu emaile gisa. Izen-ematea irekita dago ikastaroen web gunean bertan.

Condestable

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean, Kultur kudeaketaren III. Kongresuan elkartu ginen Atarrabiako Kultur Etxean eta Emunekoak ere han izan ginen.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak antolatutako Kongresu honetan 10 hizlarik parte hartu zuten ondorengo gai hauen bueltan aritzeko:

  • Kultur politikak eta herritarren partaidetza.
  • Parte hartu, elkarrekin lan egin, eraldatu.
  • Proiektuak eta esperientziak.

Hizlari bakoitzak bere azalpenak eman ondoren, mahai-inguruen bidez  galderak egin eta euren aipamenetan sakontzeko aukera egon zen.

Hemen bildu ditugu hizlari batzuek nabarmendutako zenbait ideia.NafarroakoIIIkongresua2016

Irakurtzen jarraitu...

Datorren ekainaren 14an eta 15ean Nafarroako kultur kudeaketaren III. Kongresua izango da Atarrabiako kultur etxean.

Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteak antolatu du kongresua eta parte-hartze interesgarriak iragarri dituzte. Antolatzaileek diotenez “Demokratizazio kulturalean oinarritutako politika kulturalak, kultur eskaintzarako sarreran zentratuak, agortzear daude eta ondasun komunen kudeaketan oinarritzen diren agertoki berriek, herritarren parte-hartze eta erantzunkidetasun prozesuak exijitzen dituzte kultur politika berrietan”.

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean, II. Kulturaren Konferentzian elkartu ginen ehun pertsonatik gora Iruñeko Baluarten eta Emunekoak ere han izan ginen.

Espainiar Estatuko Kultur Kudeatzaileen Federazioak antolatutako konferentzia honetan 12 hizlarik parte hartu zuten, ondorengo 5 gai hauen bueltan:

  • Krisi ekonomikoa, ongizate estatua eta gobernantza.
  • Gailentzen ari diren kultur politikak.
  • Kudeaketa ereduak: joerak eta aukerak.
  • Arteak eta kulturaren finantziazioa.
  • Kultur eskubideak eta parte hartze kulturala.

Irakurtzen jarraitu...


Ekainaren 10ean Atarrabiako kultura etxean egin ziren Kultura kudeatu: XXI. mendeko publikoak topaketan izan ginen.

Aurten hirugarren aldiz antolatu ditu topaketak Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak eta azkenaldian kultura kudeaketaren arloan garrantzi berezia  hartzen ari den publikoari begira jarri gara.

Hizlari guztiek aipatu dute begi-bistakoa dela krisiak eta teknologia berriek eragin nabarmena izan dutela kulturan, eta beraz, baita publikoan ere. Kultura munduak publiko berri horren ezaugarrietara egokitzeko saiakera egin beharko du arrakasta izatekotan.

Kultura kudeatu topaketa : publikoak

Irakurtzen jarraitu...

 

kultur kudeaketa topaketa 2013

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NKKPE) arteak suspertzeko ekimen arrakastatsuak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du ekainaren 11rako. Besteak beste, Administrazio Publikoan sarean lan egitea eta, sektore pribatu eta publikoaren arteko lankidetza jorratuko dira.

Irakurtzen jarraitu...

 

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (APGCNA) prentsa oharra argitaratu du Espainiako gobernuak kultur produktuei ezarri nahi dien BEZ igoera salatzeko. %8 izatetik %21 izatera pasako da, Europako gainerako estatuen artean handiena izango dena.

Irakurtzen jarraitu...

 

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) Nafarroako Kultur Kudeaketako II. Kongresua antolatu zuen 2011ko azaroaren 22 eta 23an. Bertako hitzaldiak eta ondorioak elkartearen web orrian zintzilikatu ditu eta guztiak artikulu honetara ekarri nahi izan ditugu.

Era berean adierazi du 2012ko azaroaren 20rako topaketa profesionalak antolatu dituela: “GESTIONAR CULTURA 2012”. Izan ere, kultur kudeaketako joeren eta esperientzien elkartruke eta azterketa foro bat sortu du, kultura kudeatzaileen ezagutzak eguneratzeko eta eskumen berriak bereganatzeko helburuarekin.

Irakurtzen jarraitu...