Pasa den hilean Valladoliden izandako jardunaldi baten harira idatziko ditugu lerro batzuk. X Bienal de la Restauración y Gestión del Patrimonio, AR&PA azaroaren 13tik 15era izan zen eta Kultur ondarearen kudeaketan sare sozialek gaur egun duten eraginaz jardunaldi interesgarria egin zen.

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 28an Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 20 teknikari inguru, Aldundiko teknikariak eta Emuneko aholkulariak. Helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programaren barnean udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan ondarearen zaintza eta zabalkundea nola egin ikastea zen.

20150428_113805

Irakurtzen jarraitu...

Urriaren 27tik azaroaren 24ra bitarte UEUk antolatutako eta Gaizka Arangurenek gidatutako Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu ikastaroan parte hartu du Emunek. Ondare ez-materiala ulertzeko hainbat kontzeptu eta teoria lantzeaz gain, bere bilketarako eta transmisiorako metodologiak eta euskarriak ere aztertu eta ikasi ditugu.

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Kulturaren Euskal Planaren baitan (2004).  EAEko kulturaren egoerari eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta bere segimendua egiteko sistema nahi zuen sortu, eta era berean, sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egin. 2. ardatz estrategiko horren garapenetik, beraz, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen.

Irakurtzen jarraitu...

 

Les Rencontres kulturaren aldeko Europako lurralde eta hirien elkarteak argitaratu du liburu zuri hau. Elkarte horren kideen, hau da, Europako lurralde horietako lider politikoen eta kultur arloko profesionalen hausnarketak eta proposamenak aurki ditzakegu bertan. 2004an atera zen liburu berdearen jarraipena dela diote egileek.  Lanaren helburua gaur egungo egoerari erantzutea da, baina era berean etorkizunerako tresna izan nahi duela azpimarratu dute. 10 artikuluz osatutako liburua da, besteak beste gai hauen ingurukoak direnak: kultur aniztasuna, kultur trukea eta mugaz gaindiko lankidetza, kultura eta garapena, eta deszentralizazioa. Praktika onez osatutako atal handi bat ere erantsi dute.

Irakurtzen jarraitu...