Datozen astelehen eta asteartean, ekainaren 26 eta 27an, ikastaro interesgarria izango da EHUren udako ikastaroetan, Donostiako Miramar jauregian. Nola ordaintzen dugu kultura? Sorkuntza arloen finantzaketa publiko eta pribatuari buruzko begirada berriak izena du ikastaroak eta izen handiak daude hizlarien artean.

Besteak beste, Gasteizko kultur politiken inguruko jardunaldian hitzaldia eman zuen Pilar Gonzalo (Foro de Cultura y buenas prácticas en España blogeko Zuzendaria), Bernard Faivre d’Arcier (Biennales de Lyon-go presidentea) eta Fernando Pérez Gómez (Nafarroako Kultura Zuzendaritza Orokorreko Zuzendaria) izango dira.

Irakurtzen jarraitu...

Bost hilabete pasatu dira Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren lanketa hasi zenetik. Talde motorra sortu, diagnostikoa prestatu, kultur eragileekin egindako saioak… bost hilabetetan hamaika jarduera.

Jarduera horietako bat, maiatzaren 9an egin zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean: jardunaldi irekia. Kultur politikak eta kultur eragileekin elkarlana gai nagusi gisa hartuta, jardunaldiaren helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izan zen, planaren diseinurako baliagarriak izango direnak. Izan ere, jardunaldia diagnostiko fasetik diseinu fasera igarotzeko zubia izan zen, datozen hilabeteetan planaren diseinua egiteko saio irekiak egingo baitituzte Emunen laguntzarekin.

Irakurtzen jarraitu...

Beste behin ere Pilar Gonzalok artikulu interesgarria idatzi du kultura eta parte-hartze proiektuetan gabiltzanontzat.

Azkenaldian ugaritu egin dira kultur politikak modu parte-hartzailean definitzeko egitasmoak baina Gonzalori ez zaio iruditzen egitasmo horiek oso baliagarriak direnik egiten diren moduagatik eta eman ohi dituzten emaitzengatik: parte-hartze eskasa, parte-hartzaileen proposamenak aintzat ez hartzea, kultura gaiekiko interes faltagatik, zentralizazioagatik, saioak presentzialak izateagatik (ez on line)…

Harnessing citizen participation via social media and open source tools

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu interesgarria argitaratu zuen joan den astean Pilar Gonzalok, Foro de cultura y buenas prácticas ekimenaren sustatzaileetako batek.

Godot_aGonzalo beldur da Espainiako hauteskunde orokorren ondoren kultura, beste behin, zereginen eta garrantzizkoen zerrendan behera xamar geratuko ote den. Kultura sektoreak berak ere eskaera ekonomikoak egin omen ditu, nagusiki, azkenaldian: kulturaren BEZa, pirateria, mezenasgoaren legea… Eta horri gizartearen pasibotasuna gehitzen badiogu, Gonzalok Godoten esperoan istorioarekin parekatzen du egoera eta aurreikusten du gizarteak aurrerapausoak egin ezean halaxe pasatuko direla legegintzaldiak eta urteak.

Irakurtzen jarraitu...