Bost hilabete pasatu dira Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren lanketa hasi zenetik. Talde motorra sortu, diagnostikoa prestatu, kultur eragileekin egindako saioak… bost hilabetetan hamaika jarduera.

Jarduera horietako bat, maiatzaren 9an egin zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean: jardunaldi irekia. Kultur politikak eta kultur eragileekin elkarlana gai nagusi gisa hartuta, jardunaldiaren helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izan zen, planaren diseinurako baliagarriak izango direnak. Izan ere, jardunaldia diagnostiko fasetik diseinu fasera igarotzeko zubia izan zen, datozen hilabeteetan planaren diseinua egiteko saio irekiak egingo baitituzte Emunen laguntzarekin.

Irakurtzen jarraitu...

 

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Iruñeko Kulturaren Plan Estrategikoaren diseinua, adjudikaziodun enpresak epeak ez dituela errespetatu argudiatuz. Kulturagaran aurreko artikulu batean esan genuen bezala, diseinu horren lehen faseari zegokion Iruñeko bizitasun kulturalaren diagnostikoa egina zegoen, eta interneten bere aurrerapen bat argitaratua. Hain justu diagnostiko horren ondorioen aurkezpenean eman zuten albistea, otsailaren 27an.

Irakurtzen jarraitu...

.

Gaur egun ia inork ez du zalantzan jartzen kultura planak edota plan estrategikoak beharrezkoak direnik. Kudeaketarako tresna baliagarriak dira eta forma egokia emanez gero, edozein arlo nahiz sektoretan aplikagarria. Baina, zertarako idazten ote dugu plan bat? EMUNekook zerrendatxo bat osatzen ausartuko gara:

Irakurtzen jarraitu...

.

Iruñeko Udala Kulturaren Plan Estrategikoa diseinatzen ari da 2011ko urte hasieratik. Hiriko bizitasun kulturalaren diagnostikoa egiten dihardute eta diagnostiko horren aurrerapen bat argitaratu dute interneten. Xehetasunak artikulu honetan aurkituko dituzue.

Irakurtzen jarraitu...

.

Kultura-plana lanerako tresna bat da, gure herrirako, hirirako, museorako, dantza talderako… helburuak, estrategiak, ekintzak, balorazio moduak eta baliabideak (giza baliabideak nahiz ekonomikoak) biltzen dituen tresna. Ipar edo norabide batean jarriko gaituzten aipatutako eduki horiez osatutako erreminta garrantzitsua da, hain zuzen ere. Beraz, kultura-kudeaketarako erreminta oso baliagarria.

Alor honetan lan egiten duen jende askoren kezka da planifikazio zehatzik egin gabe gastatzen dela askotan dirua. Kultura-planak edota plan estrategikoak helburuak zehaztuko dituenez, antolatzen edo sustatzen ditugun ekimenek norabide eta zentzu bat izango dute.

Bestalde, planaren diseinuan eragile desberdinen parte hartzea eta inplikazioa bultzatzen badugu, planaren barruan kokatuko diren talde, erakunde zein eragile guzti horiek norabide berean lan egiteko tresna polita izango da kultura plana, koordinazioa nahiz kohesioa lortuko baitugu.

Irakurtzen jarraitu...

.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) antolatuta, azaroaren 22an eta 23an Atarrabiako Kultur Etxean Nafarroako eta inguruko kultura eragile desberdinak elkartu ginen Nafarroako Kultur Kudeaketaren II.Kongresuan. Bertan izan ginen kultura teknikariak, kudeatzaileak, elkarteetako ordezkariak, kulturako profesionalak, aholkularitzak eta beste hainbat eragile. Hizlari eta eztabaida desberdinen bidez honako gai hau landu genuen: “Kultur sektorearen erronkak egungo testuinguruan: plangintza, publikoak eta profesionalak”.

Ponentzietan batez ere kultura kudeatu beharraz jardun zuten, eta plangintza estrategikoen garrantzia azpimarratu zuten, bertako nahiz kanpoko esperientziak aurkezten zituzten bitartean. EMUNen ere kultura plana edo plan estrategikoa kultura kudeatzeko tresna ona dela uste dugu, batez ere norabidea edo iparra finkatzen eta bide horretan ze estrategia erabili definitzen laguntzen duelako.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak esan zuenez, urtarrilean argitaratuko dituzte kongresuko eduki guztiak. Kulturagaran ere guztion eskura jarriko dugu materiala.

Irakurtzen jarraitu...