Komenigarria izaten da kultur kudeatzaile batek betetzen duen zeregina, nahiz eta kultur proiektu eta jarduera txikietarako izan, plangintza batetik abiatuta egitea. Plangintza tresna baliagarria da eguneroko kudeaketak ez dezan zereginak egoki antolatzea eta kalitatezko zerbitzu bat ematea edo jarduera bat gauzatzea galarazi.

Irakurtzen jarraitu...

 

Beasaingo Igartza monumentu multzoaren erabilerarako oinarriak definitzeko maiatzean eta ekainean hainbat eragilerekin parte-hartze prozesua egin zela aipatu genuen Kulturagarako berri batean. Oraingo honetan EMUNen laguntzarekin egindako prozesuaren emaitzen berri ematera gatoz.

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Kulturaren Euskal Planaren baitan (2004).  EAEko kulturaren egoerari eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta bere segimendua egiteko sistema nahi zuen sortu, eta era berean, sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egin. 2. ardatz estrategiko horren garapenetik, beraz, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen.

Irakurtzen jarraitu...

 

Kulturak herriaren interes eta beharrak ase behar ditu eta edozein esku-hartze parte hartzean oinarritzeak horretarako bideak jartzen lagunduko digu. Kultur eragile guztiak aktibo mantentzea komeni da, hau da, kulturaren kudeaketan zerikusia duten eragile guztien parte hartzea aktibatu behar da. Beti ere, sortzaileari sormenerako askatasuna oztopatu gabe. Gauzak horrela, hiru figura izan beharko ditugu kontuan:

Irakurtzen jarraitu...

Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izatea lortu duela eta, maiatzaren 11an, 12an eta 13an OLATU-TALKAren hirugarren edizioa antolatu du Donostia 2016 ekimenak. Donostiari 2016ko Europako Kultur Hiriburu izatea ahalbidetu zion kultura proiektuaren ekimenetako bat da OLATU-TALKA eta kultura ez profesionalaren jaialdia izan nahi du, herritarren energia sozial eta kulturalaren isla izan nahi du.

Irakurtzen jarraitu...