Aurreko astean, II. Kulturaren Konferentzian elkartu ginen ehun pertsonatik gora Iruñeko Baluarten eta Emunekoak ere han izan ginen.

Espainiar Estatuko Kultur Kudeatzaileen Federazioak antolatutako konferentzia honetan 12 hizlarik parte hartu zuten, ondorengo 5 gai hauen bueltan:

  • Krisi ekonomikoa, ongizate estatua eta gobernantza.
  • Gailentzen ari diren kultur politikak.
  • Kudeaketa ereduak: joerak eta aukerak.
  • Arteak eta kulturaren finantziazioa.
  • Kultur eskubideak eta parte hartze kulturala.

Irakurtzen jarraitu...

 

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (APGCNA) prentsa oharra argitaratu du Espainiako gobernuak kultur produktuei ezarri nahi dien BEZ igoera salatzeko. %8 izatetik %21 izatera pasako da, Europako gainerako estatuen artean handiena izango dena.

Irakurtzen jarraitu...

 

2008an gizarte zibilak osatutako plataforma bat sortzeari ekin zion Kulturaren Fundazio Europarrak, urte hori bera Kulturarteko Elkarrizketarako Urte Europarra zela aprobetxatuz. Kulturarteko Europaren Aldeko Plataforma sortu zuten. Plataformak urte europar horren eragina handitu eta bultzatu nahi zuen sektoreari ahots propioa emanda, kulturarteko elkarrizketa bultzatzeko estrategiak martxan jarrita eta kultur politiketan eraginda. Berehala bihurtu zen elkarte, eta gaur egun hainbat estatutako nahiz Europa mailako bazkidez osatuta dago.

Irakurtzen jarraitu...

 

Politika kulturalen plangintzan, kudeaketan eta ikerketan adituak direnen datu-base internazionala da ConnectCP. Bere helburu nagusia hau da: politika kulturalen inguruko ideien, ezagutzaren, esperientzien eta konpetentzien fluxua handitzea eta bultzatzea. Baliabide pertsonalak sustatzeko eta informazioaren zabalpena errazteko asmoa dauka. Edonork eman dezake izena datu-basean.

Irakurtzen jarraitu...

 

CulturalBox bideoteka birtuala kudeaketa eta politika kulturalaren inguruan hausnartzeko interneteko ataria da. Mila erreferentziatik gora bildu ditu dagoeneko bere biltegian, eta erabiltzaileoi bideo formatuan eskaintzen dizkigu. Sektoreka, bideo motaren arabera eta kultura-kudeaketaren arloen arabera bideoak bilatzeko aukera ematen digun bilatzaile bat du.

Programa de Gestió Cultural de la Universitat de Barcelona-ren baitan sortutako proiektua da, eta bertako Bosch i Gimpera Fundazioak kudeatzen du. Katalanez, espainolez, ingelesez eta frantsesez jarri dute web gunea, eta bideoak lau hizkuntza horietako batean edo gehiagotan ikus ditzakegu.

Irakurtzen jarraitu...

.

“Associació de Professionals de la Gestió Cultural de Catalunya” elkarteak kultura-kudeaketako praktika onen bilduma osatu du eta gida batean jaso. PDF formatuan eskuratu dezakegu, katalanez (gaztelaniaz ere argitaratu dute). Elkarteko kideek egindako eskaerari erantzunez osatu dute 22 orrialdetako gida, eta kultura-kudeatzaileentzat erabilgarri izatea nahi dute. Horretarako kudeatzailearen lanean eragina duten hainbat alderdi landu dituzte, hala nola, konpetentziak, kalitatea, tresnak, propietate intelektuala, jardueren kudeaketa, kultura-politikak eta kolaborazioa, giza baliabideen eta ekonomikoen kudeaketa eta kontratuak.

Irakurtzen jarraitu...