Artikulu interesgarria irakurri dugu CCCBLAB web gunean. Kultur joera berrietan influencerek zer eragin duten aztertzen du Liliana Arroyo irakasleak.

Ikerketa baten arabera, sare sozialak erabiltzen dituzten 16 eta 55 urte arteko pertsonen %85ek joerak markatzen dituzten eta iritzietan nagusitzen diren pertsonak, influencerak alegia,  jarraitzen dituzte.  Hori horrela, influencer kontzeptuak marketin arlotik beste arlo askotara jauzi egin du. Aintzat hartzen hasi beharko genuke sare sozialetako funtzionatzeko moduak kultur joeretan ere izan dezakeen eragina.

Irakurtzen jarraitu...

Pasa den hilean Valladoliden izandako jardunaldi baten harira idatziko ditugu lerro batzuk. X Bienal de la Restauración y Gestión del Patrimonio, AR&PA azaroaren 13tik 15era izan zen eta Kultur ondarearen kudeaketan sare sozialek gaur egun duten eraginaz jardunaldi interesgarria egin zen.

Irakurtzen jarraitu...

Ekainaren 10ean IZFE enpresak Donostiako Miramon Parke Teknologikoan duen egoitzan elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 20 teknikari inguru, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Emuneko aholkulariak. Helburua sare sozialen inguruan ditugun esperientziak aurkeztea eta elkarrekin zalantzak eta ezagutza partekatzea izan zen.

SareSozialak-20150610

Irakurtzen jarraitu...

Gaur goizean, azaroaren 19an, Koldo Mitxelena kulturunean izan gara sare sozialen inguruko ikastaroan. Emunen aholkularitzaz Gipuzkoako Foru Aldundia gauzatzen ari den Kultura Saretzen programaren barnean Maite Goñik sare sozialak udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan zertarako erabili azaldu digu.

DSCN4547

Irakurtzen jarraitu...