Kultura Saretzen programak urriaren 19an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Beasaingo Igartza monumentu multzoan. 50 lagun inguru elkartu ginen eraikin paregabean, urtero bezala programaren nondik norakoak ezagutu eta elkarrekin iritziak eta ekarpenak partekatzeko.

Kultura Saretzen Batzar Orokorra

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 28an Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan elkartu ginen Gipuzkoako udaletako eta museoetako 20 teknikari inguru, Aldundiko teknikariak eta Emuneko aholkulariak. Helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programaren barnean udaletako kultura zerbitzuetan eta museoetan ondarearen zaintza eta zabalkundea nola egin ikastea zen.

20150428_113805

Irakurtzen jarraitu...

Joan den ostegunean, ekainaren 5ean, izan zen Irungo Gordailuan eta 70 lagun inguruk parte hartu zuten goiz guztiko saioan, hitzaldiak egiten, entzuten eta bisita gidatuan. Gipuzkoako udaletako kultur teknikariak, artxibozainak, museoetako kudeatzaileak eta ondare arlokoak izan ziren bertan. Goizaren kronika eta Jon Sarasuaren hitzaldiaren bideoa ekarri ditugu hona.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irakurtzen jarraitu...

 

Iazko bideari jarraituz, aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak  herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du.  2013-2014 urteetan burutuko diren egitasmoak lagunduko dira.

Udal bakoitzak gehienez  bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Udal bat baino gehiagok osatutako taldeek eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute.

Irakurtzen jarraitu...

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo bat jarri du martxan, Emunekin elkarlanean. Egitasmoaren helburu nagusia da udalen eta Aldundiaren artean egon daitezkeen elkarlan eta saretze aukerak aztertzea eta adostea. Horren diseinua egiteko hainbat saio egiten hasita gaude dagoeneko bai udalekin eta baita beste arlo batzuetako pertsonekin ere.

Irakurtzen jarraitu...

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza sustatzeko diru laguntzak eskatzeko bigarren aukera eskaini die Gipuzkoako udalerriei.

Lehengo deialdian bezala, diru laguntza hauek bi helburu dituzte: lehenik, Gipuzkoako udalerrietan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea; bigarrenik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea. 2012. urteko azken deialdia izango da.

Hona hemen deialdiaren zenbait datu:

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunean.

EMUNen parte hartzea bizi dugu eta horretan sinesten dugu. Gure metodologiaren ardatza da, eta hori dela eta, kultur garapenerako egitasmoak  herritar, sortzaile eta  eragile desberdinekin landu eta aurrera eramaten ditugu.

Kulturako edozein arlotan, transmisioan, eragileen saretzean, herriaren garapenean… sakondu eta hausnartu nahi baduzu, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da.  Kulturagararen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Irakurtzen jarraitu...