Kultura Zerbitzuak

 

Aholkularitza

 

  • Kulturako diagnostiko eta plan estrategikoak
  • Proiektuen eta egitasmoen diseinua, inplementazioa eta aholkularitza
  • Euskal kulturaren garapenerako aholkularitza
  • Azpiegitura eta baliabideen optimizaziorako aholkularitza
  • Programazio eta komunikazio irizpideak
  • Proiektuen ebaluazioak, adierazle-sistemak, urteko memoriak
  • Proiektuen bideragarritasun azterketak
  • Diru laguntzen kudeaketa

 

 Koordinazioa eta dinamizazioa

 

  • Arloen arteko zeharlerrotasuna eta uztarketa
  • Sektorekako lanketak
  • Gune eta batzordeen dinamizazioa
  • Herritar eta elkarteen parte hartzea eta aktibazioa
  • Sare sozialen erabilera kulturan
  • Programazio eta agenda bateratuak

 

Trebakuntza eta garapena

 

  • Tailerrak: kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara
  • Bisita gidatuak eta jarduera didaktikoen dinamizazioa
  • Formazioa, hitzaldiak, gogoeta saioak
  • Balioen lanketa eta transmisioa

 

Euskal kultura garatzea eta biziberritzea helburu, herrigintzan dihardutenen bidelagun izan nahi dugu. Herritarren, kultur sektoreen nahiz eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa sendotzen lan egiten dugu. Hori guztia, epe luzeko ikuspegiaz eta kudeaketa eraginkorrarekin.

Kultur politiken isla eta ondorio dira herri bateko kultur ekintzak eta programazioak. Epe luzerako ikuspegiaren hedapena, epe motzera emaitzak ematen dituzten proiektuen bidez kudeatzen dugu, modu planifikatuan eta gertuko aholkularitzaren bidez. Gure eskaintza ondorengo hiru eremuotara zabaltzen da: kultur kudeaketa eta aholkularitza; pertsona, erakundeen koordinazioa eta saretze sistemen dinamizazioa; trebakuntza eta hausnarketa bideratzeko zerbitzuak.

Kultura, pertsona, herria, gizartearen heziketa eta garapenerako bitarteko moduan ulertzen dugulako.

Kultura kudeatuz, herria garatzen delako.

_______________________________________________________________________________________________

Metodologia

 

Parte hartzailea: pertsonek beraien esperientzia oinarri hartuta zerbitzuak aberastu ditzaketela uste dugu.

Egokitua: norberaren beharrak eta interesak kontuan hartuta, zerbitzuak egokitzen ditugu.

Malgua: malgutasunez jokatzen dugu parte hartzea bermatzeko, praktiketatik ere ikasteko eta hartzaile ezberdinen beharretara egokitzeko.

PDCA zikloa: planifikatu, egin, ebaluatu eta ekintza zuzentzaileak ezarriko ditugu.

Adostua: gaiaren inguruan ahalik eta adostasun mailarik handiena biltzea bultzatzen da.

Komunikazioa: komunikazioari garrantzia ematen zaio, dagoeneko martxan dauden komunikazio kanalak aprobetxatuz eta teknologia berriez baliatuz.

Zeharlerrotasuna: gaiak hainbat arlorekin du lotura eta horien ikuspuntua txertatzea bultzatzen da.